XAKEKO MAISUEN VIII. FINALA

(2015eko urriaren 26tik azaroaren 1era, Bilbon)

 

 

 

WESLEY SO AUSART ETA ERASOTZAILEA, GARAILE.

 

Wesley So jatorri filipinarreko estatu batuarra Bilboko Grand Slameko Maisuen VIII. Finaleko irabazle izan zen, Anish Giri jatorri errusiarreko herbeheretarrari irabazi ostean. Garaipena, berdinketa hausteko partida arinetan etorri zen, seigarren eta azkenengo errondako duelu zuzenean berdinketa sinatu zuten eta. 

 

Tie Break-a txapelketako arauekin bat jokatu da. Lau minutuko 2 partida eta mugimendu bakoitzeko 3 segundo gehiago. Euretariko bakoitzak, partida bat jokatu du zuriekin  eta hauetan ere berdinketa lortu izan balute behin betikoa jokatu behar izango  zuketen, “Armegedon” deritzona. Horrela, bost minutuko partida bat jokatuko zuketen, eta zuriek bost minutu horietan, garaipena lortu beharko zuten. Beltzek aldiz, berdinketa lortuta ere irabaziko zuketen.  

 

Biak heldu dira berdinketa hauste honetara zalantza eta segurtasun faltarekin. Izan ere, azken partida arina biek galdu zuten kontrako berdinaren aurka, Nakamura estatu batuarraren aurka, hain zuzen ere. Dena den, hasieran behintzat, So jotzen zen faborito bezala, bere izaera ausart eta erasotzaileagatik. Giri, ordea, klasikoagoa, solidoa eta ikaragaitza da. Horrela, nahiz eta hasierako akats larri bat egin, gainditzen jakin du eta zuriekin lehenengo rounda irabazi zuen. Bigarrenean, abantaila guztiak Giriren zuriek zituztenean, mugimendu magiko batek, berdinketa sinatzeko aukera eman zion Sori, eta honek, behin betiko garaipena. 

 

Wesley So Filipinetako Las Piñas izeneko herrikoa da. 1993. urtean jaioa, talentu gazte hau, xakeko munduko eliteko esperantzak pizten dituenetariko bat da.  Txapeldun olinpikoa izan zen 12 urterekin eta historiako gazteena 2600 puntuko eloa lortzen 14 urterekin, oraingo munduko txapelduna den Magnus Carlsen baino are lehenago.  Bere lorpen nagusien artean, Reikiavikeko Opena, La Habanako Capablanca Memoriala, Bérgamoko Golden Classic-a eta Las Vegaseko Millonaire Chess-a tituluak ditugu.  

 

Errusiako San Petersburgo hirian jaioa 1994ean, aita nepaldarra eta ama errusiarra,  Anish Giri txikitan joan zen bizitzen Herbehereetara. Berak Herbehereetako herritartasuna hartu zuen eta oso gazte, 15 urterekin, titulu nazionala irabazi zuen. Beste torneo batzuen artean, Italiako Reggio Emilia torneoa irabazi du.

 

So maisu handiak, Maisuen Finalean, bost aldiz txapelduna izan den eta munduko txapeldunordea den Viswanathan Anandi darraio. Eurak baino lehenago, Bilboko maisuen Finaleko txapeldun izan dira, bi aldiz bakoitza, munduko lehenengoa den Magnus Carlsen norvegiarra, eta Levon Aronian armeniarra. Garaipen zerrenda,  Veselin Topalov, bulgariarrak, 2008an irabazi zuenak, eta 2010ean Vladimir Kramnik (bere lehiakide nagusia eta “etsai mina” dena) errusiarrak  ixten dute.

 

Belaunaldi arteko lehia bat bezala planteatuta izan den Bilboko Maisuen VIII. Final hau (Anand beteranoaren eta munduko top 10ean sartzen ari diren 20 urte inguruko Giri, So eta Dingen  artean) maila altuenetariko  bat izatera iritsi da mundu mailan 2015 honetan. Hau honela da, parte hartzaileen elo maila neurgarri bezala hartzen badugu behintzat. 

 

Anish Giri jatorri errusiarra duen herbeheretar hau (21 urte eta nazioarteko rankingean 9. sailkatua), Liren Ding txinatarra (23 urte eta zortzigarrena) eta Wesley So jatorri filipinarra duen estatu batuarra (21 urte eta hamargarrena) dira xakeko munduko eliteko kimu berriak. Postu horiek azaroko zerrendaren arabera dira. Beraien aurrean, taularen beste aldean, bost aldiz munduko txapelduna izan den, eta gaur arte lehiaketa honetako txapelduna izan den Viswanathan Anand (45 urteko indiarra).

 

Maisuen VIII. Finala Bilboko Campos Eliseos Antzokian jokatu da.  Partidak zuzenean internet bidez eman ziren, www.bilbaochess2015.com web orri ofizialaren bitartez eta xakeko nazioarteko atari nagusien bitartez. Guzti hauen ikusleak kontutan hartuta, iaz hamar milioi ikusle baino gehiago zenbatu ziren mundu guztian. Leontxo García eta Santiago Gonzalez de la Torre berriemaileen azalpenak jarraitu ahal izan zituzten zuzenean bertara hurbildu zirenek.

 

 

            2015-11-04.

 

                Iturria: “http://www.bilbaomastersfinal.com/eu/2710-so-estatu-batuarrak-lidergoa-mantentzen-du-bilboko-maisuen-finalean-bigarren-jardunaldiko-bi” webgunea.